ERKOP | Jarduerak
11727
page-template,page-template-full_width,page-template-full_width-php,page,page-id-11727,mkd-core-1.1,ajax_fade,page_not_loaded,,burst child-child-ver-1.0.0,burst-ver-1.7, vertical_menu_with_scroll,smooth_scroll,blog_installed,wpb-js-composer js-comp-ver-5.2,vc_responsive
 

Jarduerak

Hauek dira ERKOPen burutzen ditugun aktibitateak

Jarduerak

KOLEKTIBOEI SUKALDARITZA
KOLEKTIBOEI SUKALDARITZA

Elikadura goxoa, osasungarria, anitza eta orekatua. Ausolan bezala, kolektiboei zuzendutako sukaldaritza zerbitzuan erreferenteak gara Estatu mailan, 4. postuan kokatuz. Gainera, gure helburua 2.000 bezero baino gehiagori beraien egitekoa gero eta hobeto egiten laguntzea da.

ERAIKIN ETA LOKALEN GARBITASUNA
ERAIKIN ETA LOKALEN GARBITASUNA

40 urte baino gehiago daramagu garbitasun zerbitzuak kudeatzen, bezeroari neurrira eginiko plangintzen bitartez, eta gure adituek egokitutako soluzio integralak eskainiz. 250 bezero baino gehiago gure garbitasun zerbitzuaz fidatzen dira.

BARATZEKO PRODUKZIOA
BARATZEKO PRODUKZIOA

Gure produkzioa dugu, betiko barazki ugari ekoiztuz eta bertako barietateak bultzatuz. Ingurugiroa zaintzen duten eta jasangarriak diren laborantza sistemen bitartez lortzen ditugu.

ESNE PRODUKZIOA
ESNE PRODUKZIOA

Esne naturala ekoizten dugu, berme sanitarioa duena, aukeratutako abere osasuntsuengandik lortutakoa. Produkzio sistema integratuak erabiltzen ditugu, artzaintzan oinarrituak eta ingurugiroa zainduz.

PENTSU PRODUKZIOA
PENTSU PRODUKZIOA

Abere guztietarako pentsua ekoiztu eta saltzen dugu: behiak, txerriak, untxiak, broiler, hegaztiak, zaldiak, ahateak…). eta etxeko animalientzat pentsua ere bai.

ELIKADURA ERRAZIOEN PRODUKZIOA
ELIKADURA ERRAZIOEN PRODUKZIOA

Abeltzainen bazkaren azterketak egiten ditugu eta elikadura-errazio osagarriak egokitzen ditugu, aberearen beharretara egokituta. Neurrira eginiko errazioak.

NEKAZARITZA-ABELTZAINTZA PRODUKTUAK
NEKAZARITZA-ABELTZAINTZA PRODUKTUAK

Fitosanitarioak, haziak, baratzeko landareak, apaingarriak, albaitarien botikak, pentsuak, ongarriak, lorezaintza produktuak, burdindegikoak, brikolaje, nekazaritza eta abeltzaintza tresnak, ontziak, giza elikadura, jantzi eta oinetakoak, itxidurak, eta abar. Gure jabetzako dendetan eta baita kolaboratzaile-banatzaile sare zabalean.

UNTXI PRODUKZIOA
UNTXI PRODUKZIOA

Untxi haragiaren produkzioa, nutrizionista baten aholkularitza teknikoak lagunduta, ustiapeneko maneiua eta sanitarioa; eta produkzio datuen kudeaketa.

PISUZKO UGALTZAILEEN USTIAPENA
PISUZKO UGALTZAILEEN USTIAPENA

Mibak, beste hirugarren batzuekin batera, pisuzko oilo ugaltzaileak hazten ditu, ustiapeneko maneiu eta elikadura kudeatuz.

AHATE PRODUKZIOA
AHATE PRODUKZIOA

Mibak, beste hirugarren batzuekin batera, ahate arrautzaren maneiu, elikadura eta produkzioa kudeatzen du, horretarako egokitu den etxaldean.