ERKOP | Legezko abisuak
12065
page-template-default,page,page-id-12065,mkd-core-1.1,ajax_fade,page_not_loaded,,burst child-child-ver-1.0.0,burst-ver-1.7, vertical_menu_with_scroll,smooth_scroll,blog_installed,wpb-js-composer js-comp-ver-5.2,vc_responsive
 

Legezko abisuak

Lege Ohar honetan, erabiltzaileen eta webgunearen erantzulearen arteko harremanak definitzen dituzten baldintzak daude jasota. Webgunea http://erkop.local helbidean dago, eta ERKOP, S. COOP erakundeak Interneteko erabiltzaile guztientzat jarri du eskuragarri.

Webgunearen erabilerak esan nahi du Lege Ohar honetan jasotako xedapenak zalantzarik gabe onartzen direla.

Ondorioz, webgunearen erabiltzaileak arretaz irakurri behar du lege ohar hau, webgunea erabiltzeko asmoa duenean, izan ere, baliteke testua aldatzea, webgunearen titularraren irizpideen arabera, edo legeria aldaketa edo enpresa praktika zehatz baten ondorioz.

 

1.- WEBGUNEAREN ERANTZULEAREN DATUAK.

Titularraren izena: ERKOP S. COOP.

Egoitza soziala: Uribarri Etorbidea, 35. 140 Atala

IFK: F-20439105

Harremanetarako telefonoa: 943770400

Posta elektronikoa: erkop@erkop.coop

ERKOP, S. COOP erakundea da Webgunearen erantzulea. Hori horrela izanik, erabiltzaileen datu pertsonalen erabilera arautzen duten nazio eta Europa mailako baldintza guztiak betetzeko konpromisoa hartzen du.

Webgune honek, ematen dizkiguten datu pertsonal guztien babes eta konfidentzialtasunerako berme guztiak eskaintzen ditu, honakoen arabera: Europako Parlamentu eta apirilaren 27ko Batzordearen 2016/679 (EB) Araudi Orokorra, 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalen babesa eta eskubide digitalen bermeari buruzkoa, eta Informazio eta Merkataritza Elektronikoari buruzko Gizartearen Zerbitzuen 34/2002 Legea (LSSICE), uztailaren 11koa.

 

2.- XEDEA

Webgunean ERKOP, S. COOP erakundeak emandako informazio eta zerbitzuak eskaintzen dizkie erabiltzaileei.

Webgunera sartzean, erabiltzaile bihurtzen gara, eta horrek esan nahi du Lege Ohar honetan jasotako baldintza guztiak onartu behar direla, baita horien gainean egon daitezkeen aldaketak ere.

Webgunearen zerbitzua emateak iraupen mugatua dauka: erabiltzailea webgunera konektatuta dagoen edo horren bidez eskaintzen den zerbitzuren bati lotuta dagoen bitartean irauten duena, hain zuzen. Beraz, erabiltzaileak Lege Ohar hau arretaz irakurri behar du webgunera sartzen den bakoitzean, izan ere, hori eta bere erabilera baldintzak aldatu egin daitezke.

 

3.- WEBGUNEAN SARTU ETA ERABILTZEA

3.1.- Webgunean sartu eta erabiltzea librea da. Webgunera sartzea doakoa da, ez badugu kontuan hartzen erabiltzaileek beren hornitzailearekin kontratatuta daukaten telekomunikazio sarearen bidezko konexioaren kostua.

3.2.- Erabiltzaileen erregistroa. Orokorrean, webgunera sartzeak ez du inon erregistratzea eskatzen.

3.3.- Erabiltzaileek, edozelan ere, datuen zehaztasuna eta egiatasuna bermatuko dute eta behar bezala eguneratuta mantentzeko konpromisoa hartzen dute.

Erabiltzaileak informazio osoa eta zuzena eman beharko du erregistro formularioan.

Adingabeen kasuan, ez da familiako beste kide batzuen egoera ekonomiko, profesional edo intimoari buruzko daturik jasoko, horien berariazko baimenik gabe. Hamahiru urtetik beherakoa bazara eta webgune honetara zure gurasoei abisatu gabe sartu bazara, ez zaitez erabiltzaile gisa erregistratu. Webgune honetan erabiltzaileen datu pertsonalak errespetatu eta zaintzen dira. Erabiltzaile gisa, jakin behar duzu zure eskubideak bermatuta daudela.

 

4.- WEBGUNEAREN EDUKIAK

Webgunearen titularrak erabilitako hizkuntza gaztelaniaz izango da.

ERKOP, S. COOP erakundeak ez du erantzukizunik izango erabiltzaileak webgunearen hizkuntza ulertzen ez badu, ezta horren ondorioena ere.

ERKOP, S. COOP erakundeak eskubidea izango du webgunean jasotako edukiak aldatzeko, aurrez abisatu gabe, baita edukiak ezabatu eta berrantolatzeko ere, baita sarbidea ere, libreki eta justifikatu beharrik gabe, eta ez du erantzukizunik izango horren erabiltzaileengan izan ditzakeen ondorioen gainean. Debekatuta dago webgunea erabiltzea hirugarrenen inguruko informazioa edo propioa sustatu, publizitatu edo kontratatzeko, ERKOP, S. COOP erakundearen baimenik gabe. Era berean, ezin da erabiltzaileen eskura jartzen diren zerbitzuen bidez publizitate edo informaziorik bidali, berdin da doakoa den ala ez.

Hirugarrenek  webgune honetara bideratzeko beren webguneetan sartzen dituzten lotura edo hiperloturak webgune osorako sarbidea emango dute. Ezin izango dute indikazio faltsurik eta nahasirik eman, ezta ERKOP, S. COOP erakundearen aurkako ekintzarik bideratu ere.

 

5.- SEGURTASUN NEURRIAK

Erabiltzaileak emandako datu pertsonalak datu-base automatizatuetan gorde ahal izango dira, ala ez. Horien titulartasuna ERKOP, S. COOP erakundearena izango da, soilik, eta neurri tekniko, antolakuntza neurri eta segurtasun neurri guztiak bermatu beharko dira, datu pertsonalen babeserako indarrean dauden araudietan ezarritakoaren arabera.

 

6.- ERANTZUKIZUNAREN MUGAK

Webgunera sartzea zein bertan jasotako informazioa baimenik gabe erabiltzea, hori egiten duenaren ardura da.

ERKOP, S. COOP. Erakundeak ez du erantzukizunik izango horrelako ekintza baten ondorioz izan daitezkeen ondorioen gainean.

ERKOP, S. COOP erakundeak ez du erantzukizunik izango erabiltzailearen sistema informatikoan izan daitezkeen segurtasun akatsen edo kalteen gainean (hardware eta softwarea), edota bertan gordetako dokumentuetako kalteen gainean, honako egoeretan:– Webguneko edukietara sartzeko erabili den erabiltzailearen ordenagailuan birus bat egotea.– Nabigatzaileak txarto funtzionatzea.– edo eguneratu gabeko bertsioak erabiltzea.

ERKOP, S. COOP. Erakundeak ez du erantzukizunik izango beste webgune batzuetara joateko jarritako loturen abiadura eta fidagarritasunaren inguruan. ERKOP, S. COOP. Erakundeak ez du lotura horien erabilgarritasuna bermatzen, eta ez dauka erantzukizunik erabiltzaileak lotura horien bidez lor ditzakeen eduki edo zerbitzuen inguruan, ezta webguneen funtzionamendu egokiaren inguruan ere.

ERKOP, S. COOP. Erakundeak ez du erantzukizunik izango erabiltzaileen ekipo informatikoak edo sistemak kaltetu ditzaketen programa informatikoen edo bestelakoen birusen gainean.

 

7.- “COOKIE” TEKNOLOGIAREN ERABILERA

Webguneak cookieak edo antzeko teknologiak erabil ditzake, uneoro erabiltzailearen intimitatea eta konfidentzialtasuna errespetatuz, Lege Ohar honen parte izanik.

 

8.- NABIGAZIOA

Interneteko zerbitzariek datu ez identifikagarriak jaso ditzakete, esaterako, IP helbideak, eta erabiltzailea identifikatzeko balio ez duten beste batzuk. Zure IP helbidea sarbide automatikoetan gordeta geratuko da, eta helburu bakarra Interneten zehar ibiltzea da. Beharrezkoa izango da IP helbide hori ematea Interneten nabigatzeko, jakinarazpenak egin ahal izateko. Era berean, IP helbidea estatistikak egiteko erabili ahal izango da, modu anonimoan, webguneko bisitari kopuruaren eta jatorriaren gainean, gardentasun osoz.

 

9.- JABETZA INTELEKTUAL ETA INDUSTRIALA

Erabiltzaileak badaki eta onartzen du webguneko eduki edota elementu guztiak ERKOP, S. COOP. Erakundearen jabetzakoak direla, eta ERKOP, S. COOP. Erakundearen jabetza intelektual eta industrialari dagozkion eskubide guztiak errespetatu behar ditu. Webgunearen edo bertako edukien edozein erabilera partikularra izango da. ERKOP, S. COOP erakundeari soilik dagokio eduki osoaren edo zati baten kopia, bikoizketa, banaketa, eraldaketa, jakinarazpen publikoa edo bestelako antzeko ekintzaren bat eskatzen duen edozein erabilera. Beraz, erabiltzaile batek ere ezin izango ditu burutu ekintza horiek ERKOP, S. COOP erakundearen baimenik gabe.

 

10.- LEGEDIA APLIKAGARRIA ETA JURISDIKZIOA

Lege Ohar hau Espainiako legeriaren arabera interpretatu eta arautuko da. ERKOP, S. COOP erakundea eta bere erabiltzaileak dagokion legeriaren mendeko jarriko dira, webgune honen ondorioz sortu daitekeen edozein gatazka edo desadostasun konpontzeko. Erabiltzailea Espainiatik kanpo bizi bada, ERKOP, S. COOP erakundea eta erabiltzailea Arrasate-Mondragoni dagozkion auzitegi eta foro arauen mende jarriko dira.

Cookien politika

Gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu zure esperientzia hobetzeko: info.