DATUEN BABESA ETA PRIBATUTASUN POLITIKA
Honakoak bete dira: Europako Parlamentuaren eta Batzordearen 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Araudia, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesa arautzen duena, 95/46/CE zuzentaraua indargabetzen duena (aurrerantzean, DBAO); 34/2002 Legea, uztailaren 11koa, informazioaren eta merkataritza elektronikoko zerbitzuei buruzkoa (aurrerantzean, LSSI-CE); eta 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalen babesari eta eskubide digitalen bermeari buruzkoa (aurrerantzean, LOPDGDD). Horien arabera, ERKOP, S. COOP. Erakundeak gure bezeroek emandako datu pertsonal guztien babesa eta konfidentzialtasuna bermatzen du, Datu Pertsonalen Babesari buruzko Araudi Orokorrean ezarritakoaren arabera.
Emandako datuak DBAO araudian ezarritakoaren arabera tratatuko dira. Horrela izanik, ERKOP, S. COOP erakundeak legez eskatzen diren babes-neurriak ezarri ditu, eta ahal izan duen neurri tekniko guztiak instalatu ditu datuen galera, erabilera okerra, eta bestelako arau-hausteak saihesteko.
Hala ere, erabiltzaileak jakin behar du Interneteko segurtasun-neurriak ez direla gaindiezinak.
Tratamenduaren erantzulea
Izena: ERKOP S. COOP.
IFK: F-20439105
Helbidea: Uribarri Etorbidea, 35. 140 Atala
Telefonoa: 943770400
Posta elektronikoa: erkop@erkop.coop
Tratamenduaren helburua
ERKOP, S. COOP erakundearen webguneko bezero edota bisitari guztiek emandako datuak jarduera erregistro berezi batean sartuko dira, ERKOP, S. COOP erakundeak horretarako bereziki sortutakoa, eta erabiltzaileek eskatutako zerbitzuak eskaini, edota bisitariek planteatutako kontsultak erantzuteko erabiliko dira, soilik.
Gure politikaren arabera, ez dugu gure zerbitzuen erabiltzaileen profilik sortuko.
Tratamenduaren zilegitasuna
Betiere, planteatutako eskaerari erantzuna eman ahal izateko.
Hartzaileak
Ez diogu datu pertsonalik inori lagako, ez bada legez behartuta gauden kasuren bat.
Esate baterako, Zerga arloko Legearen arabera, Ogasun Agentziari informazioa bat eman behar zaio kopuru batetik gorako eragiketa ekonomikoen gainean.
Aipatutako egoerez gain, beste erakunde batzuei informazio pertsonala eman behar izanez gero, baimena eskatuko dugu, erabiltzaileak horren inguruko erabakia hartu ahal izateko.
Komunikazioa
Ez dugu datu pertsonalen nazioarteko transferentziarik egingo aipatutako helburuetarako.
Gordetzea
Datu bildu ziren helbururako beharrezkoa den denboran soilik edukiko ditugu datuok gordeta. Gordeta mantentzeko denbora zehazteko unean, kontuan izango dira tratamenduak ekar ditzakeen arriskuak, kontratu bidezko betebeharrak, legezkoak eta arau bidezkoak, datuak gordetzeko barne politikak eta gure negozio interesak, Cookieen Politika eta Pribatutasun Abisuan jasotakoaren arabera.
Zentzu horretan, ERKOP, S. COOP. Erakundeak datu pertsonalak mantenduko ditu behin erabiltzailearekiko harremana bukatuta, behar den moduan blokeatuta, hori bai, eta interesdunarekin izandako harremanaren ondorioz gerta daitezkeen ekintzek preskribatuko luketen epean.
Behin blokeatuta, ERKOP, S. COOP. Erakundeak ezingo ditu datuak eskuratu, eta ez dira tratatuko, ez bada Administrazio publiko, epaile eta auzitegiek eskatuta, tratamenduen ondoriozko erantzukizun posibleren bati aurre egiteko, edota Datuen Babeserako Espainiako Agentzian izandako erreklamazioen defentsarako.
Segurtasuna
Gure sistemetan tratatzen den informazio pertsonalaren konfidentzialtasuna mantentzeko arrazoizko ahaleginak egingo ditugu.
Segurtasun maila altuak mantentzen ditugu gerta daitezkeen galera eta baimenik gabeko sarbideei aurre egin ahal izateko, kontuan izanda teknologiaren egoera, datuen izaera eta gerta daitezkeen arriskuak.
Hala ere, ez gara erantzule izango zuk gure webgunean erabiltzen dituzun datuen gainean (erabiltzailea eta pasahitza barne).
Gure langileek pribatutasun arau zorrotzak betetzen dituzte, eta euskarri zerbitzuak emateko xedez hirugarrenen bat kontratatuko bagenu, arau horiek berak betetzeko eta betearazteko eskatuko zaio.
Zure eskubideak
Honako eskubideak gauzatu ditzakezu:
Eskubideen babesa
Gure erakundeak zure eskubideak gauzatzeko aukerari kasurik egin ez diola iruditzen bazaizu, Datuen Babeserako Espainiako Agentzian erreklamazio bat jar dezakezu, honako bideren batetik:
Egoitza elektronikoa: https://www.aepd.es
Posta helbidea: Datuen Babeserako Espainiako Agentzia: Jorge Juan 6, 28001, Madril. Telefonoa: 901.100.099 eta 912.663.517
Datuen Babeserako Espainiako Agentzian erreklamazio bat aurkezteak ez dakar inolako kosturik eta ez da abokatu edo prokuradorerik behar.
Eguneratzeak
ERKOP, S. COOP. Erakundeak politika hau aldatzeko eskubidea dauka, lege aldaketen arabera egokitzeko.
Cookieen politika
Gure eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu zure esperientzia hobetzeko: info.