ERKOP | Aurkezpena
11772
page-template,page-template-full_width,page-template-full_width-php,page,page-id-11772,mkd-core-1.1,ajax_fade,page_not_loaded,,burst child-child-ver-1.0.0,burst-ver-1.7, vertical_menu_with_scroll,smooth_scroll,blog_installed,wpb-js-composer js-comp-ver-5.2,vc_responsive
 

Aurkezpena

Dihardugun sektoreetan Euskadiko liderrak gara
4

Enpresa

10

Jarduera desberdin

9500

Pertsona

erkop-presentacion
AGROELIKADURA
erkop-presentacion
ZERBITZUAK GARA
erkop-presentacion
KOOPERATIBA GARA

Erkop nekazaritzako elikagaien eta zerbitzuen sektoreetan lan egiten duen enpresa taldea da. Gipuzkoako Arrasate herrian du xede nagusia eta Estatu osoan ditu instalakuntzak.

 

Erkop Taldeko enpresek produktu eta zerbitzu integral ugari eskaintzen dituzte sektore desberdinetan: sukaldaritza eta zerbitzuak, barazki produkzioa eta abeltzaintza. 220 milioi euroko salmentekin eta 9.500 langileko plantilarekin, Euskal Herriko enpresa nagusiena da sektore hauetan eta Estatu mailako garrantzitsuenetarikoa talde eta elkarteei eskainitako sukaldaritza zerbitzuan.

 

Taldeak gestio sistema propioa du oinarrian, bazkide langileari enpresaren estrategia eta zuzendaritza-erabakietan parte hartzeko aukera emanez. Barne antolamendua elkartasunean eta proiektu komunean parte hartzen duten pertsonetan oinarritzen da.

Etorkizuna ezezaguna den arren itxaropentsua ere bada, tokiko ezaugarriak gordetzen dituen sektore honetan, Euskal Herriko klima eta erliebeari oso lotua, mendiko nekazaritza eredua praktikatzera behartzen duena.

 

Erkop MONDRAGON Korporazio Kooperatiboaren barruan dago, Euskal Herriko enpresa industrialik handiena eta zazpigarrena Estatu mailan, 13.200 milioi eurotik gorako salmentak dituena eta 75.000 langile baino gehiago.